BATELERO EGUNA 2017

8.6.17 | Published in |

Batelero eguna 2017 
Uztailak 29,30,31 egunetan Hondarribin ospatuko dugu aurten batelero eguna ,hemen duzue egitarauaren aurrerapen bat.
Dagoeneko Bizkaia Gipuzkoa eta Lapurdiko 20 batelek izena eman dute ,  Brokoa Txalupa Handia bertan izango da ere.
Batelak Hondarribiko Kirol Portuan egongo dira lotuta.

Uztailak 29 Larunbata
10:00-tatik 1300-tara Itsas topaketan  parte hartuko duten ontzien arrera.
14:00-tatik 16:00-tara Bazkaria (norberak etxetik ekarritako janariak partekatuko ditugu denon artean.)
16:00-tatik 16:30-tara Patroien bilera.
16:30-tatik 20:00-etara Nabigazio Librea
21:00 Afaria

Uztailak 30 Igandea
10:00-tatik 10:30-etara Patroien bilera.
10:30-tatik 1400-tara Nabigazioa Txingudi inguruan.
14:30-tan Bazkaria
16:00- Brokoan  Nabigazioa parte hartzaile guztientzat
21:00 Afaria
Uztailak 31 Astelehena  Batelero Eguna
10:00-tatik 10:30 Patroien bilera
10:30-tatik 14:00 Ontzien lotuneak dauden tokira hurbiltzen direnei ,bateletan nabigatzeko aukera emango zaie.
14:30-tatik 16:00 Bazkaria
16:30-tatik  18:30-tara ontzien erakusketa lehorrean eta ondoren jaialdiaren amaiera.

Parte hartu gure baduzue  euskalbateleroak@gmail.com era idatzi egiguzu.